Skip to main content

Kantari ikuskizunean izena emateko azken eguna, abenduak 16

Urtero antolatzen den Kantari haurrentzako euskarazko karaokea bueltan da. Dagoeneko nabarituko zenuten bezala, data aldaketa egin dute aurten; izan ere, azaroan izan ohi da hitzordua. Oraingoan, ordea, 2023ko udaberrira pasatu dute. Horrela, abestiak behar bezala prestatzeko tartea izango dute parte hartzaileek, eta baita izango diren abesti berriak ikasteko ere.

Esan bezala, udaberrira atzeratu dute 2023ko edizioa. Hain zuzen ere, martxoaren 18an eta 19an izango da, eta aldez aurretik, martxoaren 11n eta 12an, entsegu orokorra egingo dute parte hartzaileek. Ohi bezala, Dendaraban izango da hitzordua, Vital Fundazioaren aretoan, bai ikuskizunarena baita entseguarena ere.

Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek daukate Kantarin parte hartzeko aukera, eta horretarako, gelakideekin batera, 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte. Ondoren, galdetegi honen bidez izena eman beharko dute: Kantari Gasteiz 2023, abenduaren 16a baino lehen. Ikastolatik parte hartzera animatzen zaituztegu.

ALEAren webgunean duzue informazio osatuagoa.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.