Skip to main content

Juul kanpaina abiatu dugu ikastolan

Juul kanpaina Nafarroako Ikastolek bultzatutako ekimena da. Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzea du helburu, eta ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak eta liburuen ilustratzaileak aukeratzera animatzen du. Kanpaina hau ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastolan edo dena delakoan lantzen diren jarduerez osatuta dago, eta hauteskundeak dira ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan egiten den azken ekintza. Aurten 25 urte bete ditu, eta kanpainaren inguruko lanketa egiten arituko gara ikasturtean zehar.

Azaroan abiatuta, LHn irakurzaletasuna sustatzeko lemadun txartelen txapelketa antolatu dute: bertan, geletan eta taldeka, irakurzaletasuna bultzatzeko esaldia (lema) sortu eta bat aukeratu dute ikasleek. Horien irabazleak dagoeneko jakinarazi dizkigute, eta beherago dituzue ikusgai:

  • Lemarik gustukoenak: 3A eta 6A gelak.
  • Txartelik gustukoenak: 3D eta 6d gelak.

Abenduaren 2an, Euskararen Eguna baliatuta, kanpainari hasiera eman diote LHn. Hartara, LHko Euskaralagunek txikiei gelako (HH3koei) lemadun txartelak oparitu dizkiete.

Horrez gain, Juul kanpaina ofizialetik Eguberrietarako proposamen berezia helarazi nahi dizuete familiei. Kanpainaren webguneko Irakurgidak atalean dauden gomendatutako haur eta gazteentzako ipuin zein liburu zerrenda irakurtzera gonbidatzen zaituztete, liburua opari ezin hobea delakoan. 

Guk, bide batez, atarian dugun Durangoko Azokan edo Olentzeron euskarazko liburuak erostera animatzen zaituztegu.

Azken albisteak

Parte hartu urriaren 12an Armentiako basoko urteroko hitzorduan. Zatoz!
Prezioa ohikoa izango da: 5 euro.
Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura