Skip to main content

Hitz batekin sendotuta

“Esazu hitz bat ta sendotuko naiz

hitz bakar batek sua pizten du maiz

martxan ipini aho ta belarri

ari entzun, entzun ari”

Hala dio aurtengo Euskaraldiaren abestiak. Azken bi asteetan Ahobizi eta Belarriprest txapa jantzi eta euskaraz busti ditugu gure hiriko kaleak. Ikastolan, hainbat eta hainbat izan dira horren harira egin ditugunak: margolanak, txapa lehiaketa, Euskaraldiko proposamen didaktikoak… Hitzez ekiteko garaia izan dugu, eta horretan aritu gara (edo saiatu, behintzat) “aho-belarri”.

Baina gauza guztiek bezala, honek ere amaiera du, eta datorren edizioari lekua utzi behar diogu. Ohi den moduan, Euskararen Eguna ospatzen bukatuko da ariketa soziala, eta horretarako, hainbat hitzordu izango dira. Guk egun osoko jaialdia antolatu dugu, eta Gasteizen auzoetan ekintzak antolatu dituzte; besteak beste, Julen Axperen bakarrizketa Ariznabarrako Zadorra tabernan eta Euskal Jaia Abetxuku ikastolan. Azken hauen inguruko informazio osatua GEU Elkartearen webgunean aurkituko dituzue.

Zapla! podkasta 3. eta 4. atala

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak Zapla! podcasta sortu dute, hain zuzen ere, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna bezala.

Azken asteetan 1. eta 2. atalak partekatu ditugu zuekin. Oraingoan, 3. eta 4. atalekin gatoz:

-3. atala: Prestatu eta ekin!

-4. atala: Erabilera erosorako guneak

Azken albisteak

Parte hartu urriaren 12an Armentiako basoko urteroko hitzorduan. Zatoz!
Prezioa ohikoa izango da: 5 euro.
Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura