Skip to main content

Euskararen Egunerako prest!

Ospatzeko eguna da ostiralekoa; izan ere, Euskararen Egunaren bezpera dugu eta hainbat ekintza antolatu ditugu horren harira, egun osoan zehar.

Besteak beste, goizean, Euskaralagunak elkartuko dira txikien gelan, eta lemadun txartelak oparituko dizkiete txikiek handiei. Horrez gain, ikasleek bi ikuskizun eskainiko dituzte: lehenengoan LH 4, 5 eta 6koak arituko dira, eta bigarrenean LH 1, 2 eta 3koak batuko zaizkie.

Eguerdian, bertso emanaldia izango da Bertxilika bertso-eskolaren eskutik, jantokian. Horren ostean, LH 1 eta 2ko haurrek Argitxori emango diote harrera. Maila horietakoek eta LH 3 eta 4koek Multizinema euskaraz izango dute.

Arratsalderako, gainera, Guraso Euskara Taldeak familientzako proposamen ederra antolatu du. 16:30etik aurrera izango da, Zaldiaran patioan. Animatu eta etor zaitezte!

Horrez gain, Gasteizen ere ekintza ugari antolatu dituzte datozen egunetarako. Informazio osatua hurrengo loturan duzue: Gasteizko Udala - Euskararen Nazioarteko Eguna.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.