Skip to main content

‘Galtzagorriak dabiltza etxean’, Xabier Olasoren liburu berria

Euskarazko sorkuntzarentzat egun bereziak datoz. Izan ere, Durangoko Azokaren atarian gaude. Aurtengoan, beste batzuetan bezala, Xabier Olaso ikastolako irakasleak liburu berria atera du Durangoko Azokaren atarian: ‘Galtzagorriak dabiltza etxean’.

Ordu txikitan idazten ari zela, lo seko gelditu zen Xabier. Ahots batzuek esnatu zuten bat-batean. Begiak ireki, eta galtzagorri batzuk ikusi zituen ingurumarian. Lau ziren guztira, bihurriak eta jostariak. Langile prestuak ere baziren, eta buru-belarri lagundu zioten Xabierri. Hauxe duzue beraien kontakizuna, guztiz dibertigarria. Ezagutu nahi duzue?

Liburu ederra bezain irakurterraza, Manu Ortega ilustratzaile eta komikigilearen irudiez lagundutakoa.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.