Skip to main content

Euskara 'Erabiliaz' bizi nahi dugu

Azken urteotan egin diren neurketa guztiek euskararen erabileran beherakada erakutsi dute, orokorrean adin tarte guztietan, baina bereziki gazteen artean. Euskararen ezagutza datuak goruntz doazela dirudien honetan, erabilera derrigorrez landu beharreko esparrua da.

Zentzu horretan, Euskalgintza Kontseiluak Erabiliaz egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatu zigun, eta Armentia Ikastolako HH eta LH etapetan gonbidapenari baietz borobila eman genion. Egitasmoa Euskaraz Bizi Nahi Dut mugimenduaren baitan, sorkuntza bultzatzen duen ekimena da.

Hamaika ekintza edo ariketa garatu ditugu etapa eta maila ezberdinetan: 

  • HH2n 'Euskaraz Bizi Nahi Dut' marrazkiak eta abesti-dantza baten grabaketa.
  • HH3n AhoBizi dantza, euskarari buruzko errimak, Argitxoren agerraldia eta gaztainondoa.
  • HH4n Euskararen horma-irudia, Argitxoren bila (pista jolasa), Agitxoren ipuina, abestia eta urtebetetzea.
  • HH5n Argitxoren gaixotasuna sendatzeko erronkak, termometroa,... euskarazko abesti-dantzak.
  • LH1n Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bideoa (Euskaraz Bizi Nahi Dut leloaren ingurukoa) euskaralagunekin lotu, ipuin musikatua.
  • LH2n Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bideoa (Euskaraz Bizi Nahi Dut leloaren ingurukoa) euskaralagunekin lotu
  • LH3n euskararekin lotzen dituzten leku eta txokoen argazkiak gelara ekarri eta horien azalpena gela aurrean
  • LH4n euskarazko irakurmena sustatzeko lemadun txartelen sorrera
  • LH5n euskaraz bizitzea zer den, posible ote dugun eta egiten ote dugun... hausnarketa, argazki/bideoen bidez jasoak, eta murala.
  • LH6n Euskararen presentzia inguru hurbilean aztertzeko familiekin elkarlanean argazkiak atera eta taldekideekin diapositiba muntaia egin, ondoren gelakideen aurrean hausnarketaren berri emateko 

Ariketa hauen guztien ostean Euskalgintza Kontseiluak hainbat opari bidali dizkigu ikasleentzat.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...