Skip to main content

Abian da Euskaraldia, hirugarrenekoz

2022/11/17

Euskaraldiaren hirugarren edizioa abiatzeko eguna iritsi da behingoz. Hitzez ekiteko garaia da, eta herritarrok prest gaude hizkuntza ohiturak aldatzeko. Ahobizi zein Belarriprest, bultzada eman nahi diogu gure herrian euskararen erabilerari.

Ikastolara ere heldu da Euskaraldiaren olatua. ArmentiBerrin bertan ikusiko zenuten bezala, DBH eta BATXIko ikasleek Euskaraldi propioa eta txapa lehiaketa abiatu dituzte, haiek ere, nahiz eta adinagatik ezin, ariketa sozialaren parte izan nahi dutelako. Horrez gain, bestelako ekintzak izango dira gelaz gela 11 egun horietan.

Ikastolan Ariguneak izango ditugula jakinarazi nahi dizuegu. Hauek izango dira: Idazkaritza, Zuzendaritza, HH, LH eta BHko irakasle gela eta klaustroak eta BATXI 1A eta 1D gelak. Gainera, Euskaralditik egin diren proposamen didaktikoak geletan landuko dira.

Erabiliaz eta Jull kanpaina

Datozen egunetan, zenbait ekimen jarriko dira martxan. Alde batetik, Euskararen Kontseiluak proposatutako Erabiliaz proiektuaren baitan, hots, ‘Euskaraz Bizi Nahi Dut’ leloaren inguruko sormen lanen baitan, ariketa edo ekimen ezberdinak egiten arituko dira HHtik DBHra bi aste hauetan.

Bestalde, Jull kanpaina jarriko da martxan. Kanpaina honen bidez, euskarazko literaturaren irakurmena sustatu nahi dute.

Zapla! podkasta: 1. atala

Aurreko astean aurreratu genizuen bezala, Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak Zapla! podcasta sortu dute, hain zuzen ere, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna bezala.

Oraingoan, lehenengo atala helarazi nahi dizuegu. Bertan, portaerak baldintzatzen dituzten egoeren inguruan aritu dira. Horretarako, Gemma Sangines psikologo bilbotarrarekin estres linguistikoa zer den eta noal eragiten duen aztertu dute. Sumisio linguistikoaz eta hizkuntza asertibitateaz ere aritu dira. Juan Ignacio Perez Iglesiasek berriz, bere bizitzan zehar egindako hizkuntza hautuak azaldu ditu.

Azken albisteak

2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.
2024-11-22
Besteak beste, Italian, Afrikan, Ozeanian eta Hego Amerikan izan dira.