Skip to main content

Araba Euskaraz denda izango dugu 19ko auzolanean

Dagoeneko jakinarazi dizuegun bezala, datorren ekainaren 11n Araba Euskaraz Gasteizen izango da, Olarizun, eta jaian lortutako dirua Aguraingo Lautada Ikastolari laguntzeko erabiliko dugu.

Horrez gain, datozen egunetan denda gure ikastolan izango dugula adierazten dizuegu. Oraingoa neguko kanpaina da, beraz, neguko materiala izango duzue eskura. Hurrengo denda udaberrian jarriko dugu, material berriarekin. Hauek izango dira oraingo hitzorduak, denak ikastolako Aretoan:

  • Azaroaren 19a, larunbata, ikastolako auzolanaren ostean.
  • Astelehen eta asteartean (hilak 21 eta 22), 16:30etik 17:30era.

EKINtzak

Arabako ikastolen jaiari begira, ekintzak antolatu dituzte eskualdeka:

  • Azaroaren 18an, 17:30ean, Agurainen, kalejira erraldoia izango da, ikasturte honetako edizioa aurkezteko.
  • Abenduaren 4an, Araba Euskaraz 2023ren aurkezpena izango da Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Go!azen kontzertuaren bi emanaldi eskainiko dituzte: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak astelehenetik aurrera egongo dira salgai  Araba Euskaraz webgunean.

Beherago duzue neguko kanpainaren katalogoa.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.