Skip to main content

PortaDA! lehiaketan parte hartzeko galdetegia sortu dugu

Aurreko astean jakinarazi genizuen Durangoko Azokak PortaDA! sormen lehiaketa antolatu duela aurten ere. Oraingoan, euskal musika taldeen diskoen portadak islatu behar dituzte. LH eta DBH-BATXIkoei zuzenduta dago.

Esan genuen moduan, ikastolak galdetegi bat sortu du parte hartu nahi dutenek argazkia bertan atxikitzeko. Ondoren, ikastolara zabaldutako bozkaketa baten bidez, 10 argazkirik onenak aukeratuko ditugu, eta Durangoko Azokaren PortaDA! lehiaketari helaraziko dizkiogu.

Galdetegia: PortaDA! | Barne-lehiaketa 

Argazkiak bidaltzeko epea azaroaren 16an bukatuko da. Bozkaketa egiteko garaia argazki guztiak jaso ondoren hasiko da.

Animatu eta parte hartu!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA