Skip to main content

Masaiz jantzita, Afrikara bidaia egin dute HH5ekoek, ikastolatik atera gabe

Mundua geletara ekartzeko modu oso ezberdinak eta anitzak ditugu ikastolan. Ikusi zenuten moduan, duela pare bat aste, Italiara bidaiatu zuten HH5eko ikasleek, jantokian prestatu zuten pizzen bidez.

Aurreko astean, Afrika ezagutzea egokitu zitzaien. Gela bakarrean bildu ziren ikasle guztiak, masai jantzia soinean, masai eguna ospatzeko eta Aritz irakaslea Afrikatik iristeko zain. Azkenean, agertu zen irakaslea, ulertezinak ziren hitzak oihukatzen zituen bitartean. Antza denez, masaiz ari zen: bere makila galduta zuen, eta ezin zuen euskaraz hitz egin, beraz, umeen laguntza behar zuen objektua berreskuratzeko eta gure hizkuntzan berriz aritu ahal izateko.

Jolastokira abiatu ziren ume guztiak, eta segituan topatu zuten makila. Aritzi eman, eta dantzan eta saltoka hasi ziren guztiak, irakasleak kantatzen zuena errepikatzen zuten bitartean. Poz-pozik bueltatu ziren geletara.

Irudi galeria sortu dugu egun horretako argazkien lagin batekin: HH 5 | Afrika ezagutzen

Azken albisteak

Hiru talde daude: astearteetakoa, asteazkenetakoa eta ostiraletakoa.
Datorren larunbatean, hilaren 15ean, egingo dugu.
Gelako liburutegiak apainduko dituzte, irakurzaletasuna bultzatzeko.
Datorren igandean izango da, Amurrion bertan.