Skip to main content

Ikastolak Herriari ekimenak ‘SUTAN’ musikala eskainiko du Bilbon

Ikastolen Elkartea bidez

Aurreko bi urteetako egoeraren ondorioz, ikastolen jaiak bertan behera geratu edo formatu murriztuan eskaini behar izan ditugu. Horrek gure jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi zigun, baina urtea hutsik utzi beharrean, ikastolen jaiek, elkarlanean, euskal artisten ikuskizunen lagin bat erakutsiko zuen ekimena antolatu zuten: Ikastolak Herriari. Aurten gure jaiak berreskuratu ditugun arren, Ikastolak Herriari ekimenari eustea erabaki dute ikastolen jaiek.

Hori dela eta, Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetarako prestatu dugun ikuskizuna Jaso ikastolaren SUTAN musikala da, eta beraiekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraren partaidetza ere izango dugu.

Datorren azaroaren 25ean, ostiralean, izango da hitzordua, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, 19:00etan. Familia osoarekin une bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera! Gainera, esan bezala, Iruñeko Gazte Orkestrak zuzeneko musika jarriko du, 40 musikariaren laguntzaz.

Islandian taularatu ostean, musikalak Iruñea, Tutera eta Donostia bisitatu ditu, eta azken txanpan, Bilbora iritsiko da, bere 10. urteurrena orkestrarekin batera ospatzeko asmoz.

Sarrerak salgai antzokiaren webgunean edo takilan.

Trailerra

Bideoklipa

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.