Skip to main content

Badator Euskaraldia!

Bi aste baino gutxiago besterik ez dira falta Euskaraldiaren 3. edizioari heltzeko. Aurten, 2020an bezala, ariguneak izango dira protagonista, Belarriprest eta Ahobiziekin batera. Beraz, herritarrez gain, entitateek ere parte hartzeko aukera izango dute, eta hauen funtzio nagusia euskaraz lasai aritzeko guneak sortzea izango da.

Hala ere, ezin dugu ahaztu Euskaraldiaren xede nagusia euskararen erabilera handitzea dela, hizkuntza-ohiturak aldatzen ditugun heinean. Horretarako, ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea, eta horregatik, ikastolatik izena ematera animatzen zaituztegu, oraindik ere garaiz zabiltzate eta. Nola? Oso erraz: https://izenematea.euskaraldia.eus/ estekan sartu eta zure helbide elektronikoa idatzi. Aurreko edizioetan izena eman baduzu, nahikoa izango da parte-hartzea berrestearekin.

Auzoetako ekitaldiak

Euskaraldia ez da soilik gorago aipatutako data zehatz horietan egiten den ariketa. Hain zuzen ere, gure hiriko zenbait auzo zein eragilek Euskaraldia susatzeko ekintza ugari antolatu dituzte hilabetean zehar. Hona hemen GEU Elkartearen bidez jasotakoak:

  • Azaroak 10: Mintzodromoa+Mintzapoteoa, 18:00, JUDIMENDI (Sumendi Espazioa). Informazioa gehiago HEMEN.
  • Azaroak 11: Ane Gebara+Txokolatada, 17:30, IPARRALDE G.E. . Informazioa gehiago HEMEN.
  • Azaroak 11: Salburuan Euskara Plazara, 17:30, EKIALDEKO PARKEA . Informazioa gehiago HEMEN.
  • Azaroak 11: Euskaraldiskoa, 18:00, ABETXUKU IKASTOLA. Informazioa gehiago HEMEN.
  • Azaroak 18: Elssie eta Dekker+Txokolatada, 17:30, HEGOALDE G.E. Informazioa gehiago HEMEN.
  • Azaroak 18: Euskaraldiskoa, 18:00, SALBURUA G.E. Informazioa gehiago HEMEN.

Zapla! podcasta

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak Zapla! podcasta sortu dute, hain zuzen ere, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna bezala. Monika Belastegi eta Juankruz Lakastak gidatuta, Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du. EITB podkast atariaz gain, ArmentiBerrin izango da ikusgai, astero atal bat.

Beraz, ez pentsatu bitan eta anima zaitez. Hitzez ekiteko garaia heldu da!

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...