Skip to main content

Gazteak eta mugikorrak hizpide, Miren Rosen hitzaldi-solasaldietan

Urriaren 20an abiatu zituen Miren Ros adituak gazteei eta mugikorrei buruzko hitzaldi-solasaldiak. LH3tik 6ra dauden ikasleei eta haien gurasoei zuzenduta daude, eta ikasturte osoan lanean diharduteko talde eragilea sortzea dute helburu. 

Aurreko astean, goizez, LH6ko ikasleekin izan zen Miren Ros, eta, arratsaldean, LH 3 eta 4ko gurasoekin. Horiekin jarri da martxan, hain zuzen ere, talde eragilea. Aste honetan, berriz, LH5eko ikasleekin egoteko txanda izan da goizez, eta LH 5-6ko gurasoekin, arratsaldez. Saio horietan, besteak beste, mugikorra, Internet, online jokoak eta Sare sozialen inguruko hausnarketa egin dute, horien erabilera duten arriskuak ikusi dute eta kontzeptu batzuen azalpena jaso.

Hemen ikus dezakezue zehatzago zer landu duten azken bi aste hauetan, bai gurasoek bai ikasleek.

Bidelagun eta Miren Ros

Bidelagun haurren hezkuntza eta heziketaren inguruko gaiak jorratzeko guarso eta hezitzaileei zuzendutako proiektu bezala hasi zen 2015ean.

Proiektuaren oinarrian, Miren Ros Aiartzagunea dago. Enpresen Administraritza eta Zuzendaritzan lizentziatua, beste arlo batzuetan ere formatu da; besteak beste, Doula, Edoskitzea, Jai Aurretik eta ondorengo galerak, Montessori etxean nola aplikatu eta Pedagogia Sistemikoa.

Informazio gehiago nahi baduzue, Bidelagun proiektuaren webgunea bisitatu dezakezue.
 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.