Skip to main content

Errigora, 'Bat egiteko garaia da'

Urtero bezala, Errigora ekimenak Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatzeko epea abian jarri du. Dakizuen moduan, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Bat egiteko garaia da aurtengo Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren leloa, lau arrazoirengatik. Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.

Hori dela eta, erosketa egiten animatu nahi zaituztegu. Ohi bezala, aurten ere hiru saski daude aukeran: beltza (betikoa: 55 euro), berdea (ekologikoa: 65 euro) eta zuria (berezia: 75 euro). 

Eskaria egiteko interesa izanez gero, bete ezazue hurrengo galdetegia, azaroaren 9a baino lehen: https://forms.gle/H3DjNH8UhNjCNRJZ7 

Produktuei buruzko informazioa: www.errigora.eus 


 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.