Skip to main content

‘Ikastola’ aldizkariaren 250. zenbakia, eraberritua

2022/10/20

Ikastolen mugimendua eta komunitatea biltzen dituen Ikastola aldizkariak 31 urte daramatza gure artean. Ikastolei, pedagogiari eta hezkuntzari buruzko ehunka erreportajek, elkarrizketak eta albistek osatu dituzte hamarkada hauetan ilusioz sortutako 249 zenbakiak, Euskal Herri osora zabaltzeko helbururarekin.

250. alearen txanda da orain, eta eraberrituta dator, azalez eta mamiz. Aldatzeko unea iritsi zaio aldizkariari. Azalean, diseinu freskoa; paper birziklatu eta ekologikoan inprimatua, eta tamaina txikiago batekin, irakurtzeko eta maneiatzeko erosoagoa. Edukiari dagokionez, atal berriak: Haria, Solasean, Sakonean, Liluratura, Soslaia eta Ikastolak. Gainera, ilustrazio paregabeek laguntzen dituzte orriak eta aldizkariz haratago doazen edukiak.

Ikastolan ikusgai izango duzu.

'Ikastola' aldizkaria, 250 zenbakia

Azken albisteak

2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.
2024-11-22
Besteak beste, Italian, Afrikan, Ozeanian eta Hego Amerikan izan dira.