Skip to main content

Pizza guztiontzat!

Munduko herrialde ezberdinak ezagutzen ari dira azken egunetan HH 5eko geletan. Aurrekoan, maila osoa Italiara bidaiatu zuen, ikastolatik atera gabe. Nola? Bada, hango janaririk ospetsuena kozinatzen; hots, pizzak.

Gelatik irtetea tokatzen den bakoitzean, beste energia eta giro bat somatzen da umeen artean. Batez ere, egingo dutena oso gustuko dutenean. Hori da, hain zuzen ere, aurreko ostiralean HH 5 gelakoen artean nabaritzen zena. Poz-pozik eta oso zintzo hartu zuten jantokira bidea, bertan espero zitzaiena ondo asko zekitela.

Hiru mahaitan banatuta eta binaka, bikote bakoitzari pizza egiteko masa borobil bana egokitu zitzaion. Irakasleek lagunduta, tomatea, gazta eta urdaiazpikoarekin osatu zuten janaria, sukaldariaren argibideak jarraituz. Buon appetito!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA