Skip to main content

Landaredia eta fauna ezagutu dituzte Aizkorri-Aratz parketxean HH 4ko gelakoek

‘Udazkena’ izaten ari da azken asteetako gaia HH 4ko gelan. Aurrekoan estanpazioekin aritu ziren, eta orain ikastolatik Aizkorri-Aratz parketxera joan dira txangoan. Bertan, ingurunearekin zuzeneko harremanetan jartzeko aukera izan dute ikasleek. Ekintza honen bitartez, ikasleengan naturarekiko interesa piztu eta suspertu nahi izan dugu.

Egunari hasiera emateko, parkea aurkeztu diete bideo baten bidez. Ondoren, ikasleek landaredia eta fauna ezagutzeko parada izan dute parketxeak ikusgai duen erakusketari esker, eta Mitxarroaren museoan ere izan dira, haren ohiturak ezagutzeko.

Bukatzeko, dibertigarriena: ingurunea ezagutzeko eta naturarekin harremanetan jartzeko jolasak egin dituzte. Gure inguruko hostoak eta fruituak ezagutzeko eta manipulatzeko aukera aparta izan dute.

 

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.