Datozen egunetan, ikastolan, gazteen mugikorren erabilerari buruzko hitzaldi-solasaldiak antolatu ditugu. Bidelagun proiektuaren eskutik izango dira, LHko 3, 4, 5, eta 6. mailetan. Ikasleei zein gurasoei zuzendutakoak dira, Miren Ros izango da hitzaldi buru, eta hurrengoak izango dira gaiak:
1. LH5 eta LH6 mailako ikasleentzat:
Ikasleen geletan, mugikorra, Internet, online jokoak eta Sare Sozialen inguruan hausnarketarako hitzaldi-solasaldia burutuko dugu. Kasu erreal ezberdinen aurkezpena egingo da eta ikasleen partehartzea bultzatuko.
Helburua: Internet eta mugikorren erabilera egoki baten garrantziaz kontzientzia hartzea.
2. LH5 eta LH6 mailako gurasoentzat:
Mugikorrek eta Internetak dituen arriskuak ikusteko saioak. Aurretik ikasleekin landutakoaren haritik, ohar eta ondorio garrantzitsuenak azalduko dira; gurasoek bere seme-alabak nondik nora dabiltzan ezagutu dezaten.
Helburua: hausnarketa lan bat egitea kontzientziazioa sustatu, praktika onak zeintzuk diren ezagutu eta gure gazteak zer puntutan dauden jakitea.
Bideoa: Miren Ros - Urriak 27
3. LH3 eta LH4 mailako gurasoentzat:
Tailer-formatua duen saioa izango da; lehenik, kontzeptu batzuren azalpena emango da eta ondoren, gurasoak lanean jarriko ditugu, bizipenetik kontzientzia pizteko helburuarekin. Dinamika ezberdinen bitartez, gurasoek egindako lanketaren emaitza jasoko dute, eta horren ondorioz, hurrengo pausuak definituko dituzte.
Helburua: hausnarketa eta kontzientzia lantzeaz gain, Ikastolan talde eragilea sortzeko grina piztuko dugu, pantailen -eta bereziki mugikorren- inguruan proiektua abiatzeko argibideak eta laguntza eskainiaz. Beste ikastetxeetako esperientziak ere partekatuko dira.
Bideoa: Miren Ros - Urriak 20
Hitzorduak ondorengoak izango dira:
- Urriak 20, osteguna:
- LH6ko ikasleak.
- LH 3 eta 4ko gurasoen tailerra (17:30-19:00).
- Urriak 27, osteguna:
- LH5eko ikasleak.
- LH 5eko eta 6ko gurasoekin (17:30-19:00).
Itzulpen sistema eta zaintza aukera izango da.
Aukera paregabea eta interesgarria iruditzen zaigu, eta horregatik parte hartzera animatzen zaituztegu hurrengo galdetegia betez: https://forms.gle/MdtzbUqJEKneG7aY8