Skip to main content

Goazen Nafarroa Oinezera autobusez!

Bi aste barru, urriaren 16an, Nafarroa Oinez jaia ospatuko da Tafallan, Garces de los Fayos ikastolak antolatuta. Guk ere babesa eskaini eta egunaz gozatu nahi dugunez, autobusa antolatu dugu Armentia Ikastolatik. 

Hauxek dira kontuan izan beharrekoak:

  • Gutxienez, 25 pertsona eman beharko dute izena autobusa ateratzeko.
  • Irteera 9:30ean izango da Armentia Ikastolatik.
  • Itzulera 19:00etan Tafallatik.
  • Prezioa: 10 euro.
  • Ikastolako kideek lehentasuna izango duten arren, edonor etor daiteke gure autobusean.
  • Tiketak idazkaritzan izango dira salgai urriaren 3tik 13ra bitartean.

Anima zaitez!

Nafarroa Oinez 2022 

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA