Skip to main content

Dena prest Ibarran, Kilometroak ospatzeko

Datorren igandean, urriaren 2an, hitzordua jarrita dago Ibarran, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia ospatzeko. Uzturpe ikastola da aurtengo Kilometroak antolatzeko arduraduna. Ohi bezala, egun osoko egitaraua antolatu dute data horretarako, baina urtean zeharreko kontua dela nabarmendu dute ikastolako kideek; izan ere, aurtengo aldaketa nagusietako bat “kultura kontsumitzeaz gain, esperimentatzea, bizitzea, parte hartzea” izan da.

Lau gunetan zehar zabalduko dira ekintzak, baina, aldaketa txiki bat egin diote. Orain arte, tokia orientatzeko erraza bazen ere, askotan jendea ez zen guneetatik ateratzen. Hori ekiditeko, betiko guneak izango dira, baina ez dira gaika edota adinaren arabera bereizita egongo.

Urte osoko lanketa honen guztiaren bidez ateratako diruarekin, ikastolako kanpo espazioa (patioa) bermoldatu eta barneko espazioak metodologia berritzaileen zerbitzura egokitzen jarraitu nahi dituzte.

Hurrengo loturan uzten dizuegu Kilometroak 2022 jaiko informazio guztia: Irribarra-Kilometroak 2022

 

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.