Skip to main content

Eskuragarri dago ikastolaren egutegia

Ikasturte honetan ere egutegiak prestatu ditu Armentia Ikastolak. Erosi ahal izateko, ohiko modua jarraitu behar da: ikasleak tutoreari eskatu eta kostua kontu korrontetik pasatuko dizuete. Aurtengo prezioa aldatu eta bost eurokoa izango da. 

Gogoratu behar dizuegu proiektu honen helburu nagusia beste ikastola batzuei laguntzeko dirua biltzea dela; hain zuzen ere, egutegi hau erosteko ahalegin txikiarekin Argantzun ikastolaren egoera ekonomikoa arintzen laguntzen ari zara.

Azken albisteak

Gelako liburutegiak apainduko dituzte, irakurzaletasuna bultzatzeko.
Datorren igandean izango da, Amurrion bertan.
Udazkena azken hilabeteetako gaia izan dute, eta, naturarekin bat eginez, hainbat gauza ikasi dituzte aste hauetan.
BATXI 1eko Arte Hezkuntzako ikasleek bisita berezia izan dute.