Skip to main content

Izen-ematea zabalik Crescendo abesbatzan

Abesteak onura asko dituela ondo dakigu. Abesten dugunean, endorfinak askatzen ditugu, eta horiek analgesiko eta euforizante naturalak dira; zoriontasun eta betetasun sentsazioa sortzen dute, bai gorputzean bai burmuinean.

Abantaila horiek guzti horiek primeran ezagutzen ditu Crescendo abesbatzak. Gure ikastolan, 20 urte daramatza ikasleak kantuan murgiltzen, eta pandemiak eragindako bi urte baino gehiagoko parentesiaren ostean, berriro martxan da 2022-2023 ikasturterako. Aurten, gainera, DBHkoek ere parte hartu ahal izango dute.

Abiatuko den ikasturtean izena emateko epea zabalik dago, eta hauek dira maila bakoitzaren hasiera datak:

-HH 5, eta LH 1, 2 eta 3: urriak 3

-LH 4, 5 eta 6 eta DBH 1, 2, 3 eta 4: urriak 6

Informazio gehiago nahi baduzue, atxikita utzi dizuegu beherago abesbatzaren 2022ko aldizkaria.

 

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.