Skip to main content

Irailaren 30a izango da Eusko Jaurlaritzaren ikasketa-beka eskatzeko azken eguna

Ikasturtero bezala, Eusko Jaurlaritzak unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak eskaini ditu aurten ere. Irailaren 30ean amaituko da eskatzeko epea. eta aurrez aurre zein modu elektronikoan bideratu ahal izango dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetako unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleei zuzenduta daude (HH, LH, DBH edo Batxilergoko ikasketak, besteak beste).

Eskaera egiteko informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren webgunean aurkituko duzue.

Azken albisteak

Sekulako giroa izan dugu ikastolan!
Antolakuntzan laguntzeko prest bazaude, eman izena galdetegian.