Skip to main content

Normaltasunez hasi da ikasturtea ikastolan

Goizeko lehen ordutik nabaritu da ikastolako inguruetatik gaurko eguna berezia zela. Aurreko astean HHko 1 eta 2 mailek egokitzapenarekin hasi ziren, baina orain gainerako etapen txanda iritsi da, eta urduritasuna eta emozioa arnas genezakeen giroan. 2022-2023 ikasturtea martxan da Armentia Ikastolan.

Ikastolako ateetatik kanpo, dozenaka ikasle eta guraso bildu dira, ordua iristeko zain. Goizeko bederatziak aldera, HH eta LHko hainbat irakasle ateratzen hasi dira, ikasleak hartu eta geletara eramateko asmoz. Ondoren, DBHkoak abiatu dira.

Kanpotik begiratuta, besarkadak, irribarreak eta gogoak izan dira nagusi pasilloetatik eta geletatik. Izan ere, udako oporraldiaren ostean, asko izan dira berriz elkartu direnak, eta horrek beti ilusioa eragiten du. Horri gehitu behar zaio aurten, azkenean, COVIDaren aurkako murrizketak alde batera utzi direla. Hasi berri den ikasturte honetan ez da neurri berezirik ezarriko, ez aforoetan, ez jantokiko txandetan ezta musukoen erabileran ere. Duela hiru urteko normaltasuna berreskuratu dugula esan dezakegu, beraz.

Azken albisteak

Parte hartu urriaren 12an Armentiako basoko urteroko hitzorduan. Zatoz!
Prezioa ohikoa izango da: 5 euro.
Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura