Skip to main content

Ikasturte berri on!

Konturatu gabean iritsi zaigu iraila berriro ere. Zeinen gustura ibili diren gure etxeko txikienak oporretan, jolasean, plisti-plasta igerilekuetako zein hondartzetako uretan… eta gurasook, ahal izan duzuen heinean, haiekin gozatzen. Baina, tira, ongi aprobetxatutako guztia labur amaitzen da, eta hasiko den ikasturteari begira jartzeko garaia da orain, pilak kargatuta ditugula. 

HH1 eta 2koen txanda izan da irailaren lehen astean, egokitzapena hasi baitute. Espazio eta gelakide berriak ezagutzen emango dituzte datozen asteak. Gainerakoen hitzordua, irailaren 7a.

Uda hasieran esan bezala, aurtengoak ere ez-ohikotasunean murgilduko gaitu berriro; COVIDak atseden apur bat emango badigu ere, fokua orain hezkuntza lege berriak ekarriko dituen aldaketetan dugu jarrita. Horregatik, trantsizio egoerak urtea definituko duelakoan gaude..

Hala ere, indarberrituta, gogotsu eta ilusioz jarriko gara lanean, datozenak datozela.

Ongi etorri, beraz, familia guztioi, eta ikasturte berri on!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.