Skip to main content

June Barrenetxea eta Maider Orbe, gimnastika erritmikoan gailenduak

Beste bi arrakasta gehitu behar ditugu kirolean, ikastolako ikasleak izandakoen aldetik. Aurreko asteburuan Ourensen ospatu zen emakumezkoen eta gizonezkoen banakako gimnastika erritmikoaren Espainiako Txapelketa, eta Armentia Ikastolatik ateratako bi gaztek jaso zuten domina.

Alde batetik, urrezko dominarekin bueltatu zen etxera June Barrenetxea, zintarekin, mazoekin eta pilotarekin ariketak egin ostean. Hain zuzen ere, azken horretan atera zen garaile; hasieran, hitzorduaren finalera iristea lortu zuen, eta, ondoren, urrea lortu zuen.

Bestetik, Maider Orbe ere zoriondu behar dugu. Sailkapen orokorrean onenen artean geratzea lortu, eta Espainiako txapeldunorde atera zen lehen mailan, uztaileko, pilotako, mazoetako eta zintako ariketekin notarik onenak atera ostean. Gainera, tresnen finaletan ere zilarrezko domina lortu zuen, mazoekin.

Zorionak bioi!

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.