Skip to main content

Abian dira ikastolako udalekuak!

Aurreko ikasturteak ez dira errazak izan, pandemia gora eta behera, eta aurtengoan bizi dugun egoera bereziak ere aitzakia baino, arrazoi eta garrantzia handia erantsi dio udako eskaintza erakargarri eta atsegina bermatzeko. Gauzak horrela, ekainaren azken astearekin batera, abiatu dira ikastolako udalekuak!

Bi udaleku modalitate eskaintzen ari dira gure ikastolan: ‘Enjoy english’ (HH5 urtetik LH6ra) eta ‘Eman hegoak’ (HH3 urtetik LH6ra). Argazkiak begiratu besterik ez da egin behar zenbat gozatzen ari diren ikusteko. Udako giroan, ingelesezko eta euskarazko komunikaziorako gaitasunak lantzen ari dira umeak, lagunekin jolasean gozatzen duten bitartean. 

Ikasturtea amaitzeko plan ezinhobea!

Azken albisteak

Datorren igandean izango da, Amurrion bertan.
Udazkena azken hilabeteetako gaia izan dute, eta, naturarekin bat eginez, hainbat gauza ikasi dituzte aste hauetan.
BATXI 1eko Arte Hezkuntzako ikasleek bisita berezia izan dute.
Azaroaren 15ean, larunbatean, egingo dugu, goizez.