Skip to main content

Baditugu Armentia Ikastolako 2. Kober lehiaketako irabazleak

Ikasle eta irakasleek osaturiko epaimahaiak aukeratuta, June eta Maddi Agirre ahizpek jasoko dute sari nagusia KEN 7 taldearen EZER EZ DA BETIKO abestiaren bertsio bikainagatik. Oroigarri-txartela eta Elkar dendatan erabiltzeko 30 euroko kultur-bonoa bakoitzarentzat.

Publikoaren saria, berriz, Paule eta Sergio Jimenez aita-alabak jasoko dute ZETAK taldearen ZEINEN EDERRA IZANGO DEN kantuaren bertsioagatik. Oroigarri txartela eta bonboi saskia. Argazkian Euskara Batzordeko kideekin batera ikus ditzakezue saria jasotzen.

Zorionak parte-hartzaile guztioi den-denak bertsio oso ederrak grabatu dituzuelako. Mila esker eta hona hemen irabazleen bideoak.

Maddi eta June

Paule eta Sergio


 

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA