Skip to main content

Maddi Agirrek irabazi du berriro ere Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta Armentia Ikastolako 5 ikaslek hartu dute parte

Hasteko, pasa den asteko Armentiberrin iragartzen genuen bezala, Irati Martinez, Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez eta Hegoi Amabizkak finalerako txartela lortu zuten, bertsolaritzak gurean bizi duen sasoi onaren eta etorkizun are hobearen erakusgarri. Zenbakitan jarrita, zortzi bertsolaritik bost Armentia Ikastolako ikasleak dira. 

Hori gutxi ez, eta Arabako Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenaren arabera, partaide guztiek maila bikaina erakutsi zuten. Horien artean, Maddi Agirre eta Eukene De los Aires nabarmendu ziren, buruz burukorako sailkatu baitziren. 

Maddik iazko garaipena errepikatu eta orduan lortutako egurrezko mikrofonoa beste urtebetez izango du etxean, eta ekainaren 18an jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartuko du Danel Herrarterekin batera, Arabako ordezkari gisa. 

Zorionak guztiei egindako lan bikainagatik!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.