Skip to main content

Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finala larunbat honetan izango da

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 27 edizio betetzen ditu aurtengoan. 18 gaztetxo aritu dira kantuan hiru kanporaketetan, Kanpezu, Aramaio eta Gasteizen hain zuzen ere, eta zortzi bertsolari gaztetxo izango dira finala jokatuko dutenak: Aramaioko Danel Herrarte, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba eta Gasteizko Samuel Rodriguez, Irati Martinez, Eukene de los Aires, Maddi Agirre eta Hegoi Amabizka. Aipatu behar da finalean egongo diren gasteiztar guztiak Armentia ikastolako ikasleak direla.  

12.00etan hasiko da saioa eta bertan erabakiko dira  XVII.edizio honetako txapeldun eta txapeldunordea, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean ekainaren 18an kantatuko duten Arabako ordezkariak. 

Armentia Ikastolak finalera iritsi diren bertsolari guztiak zoriondu nahi ditu eta munduko animo eta zorterik onena opa diegu zortziei eta bereziki gure ikasleak direnei

Azken albisteak

Datorren igandean izango da, Amurrion bertan.
Udazkena azken hilabeteetako gaia izan dute, eta, naturarekin bat eginez, hainbat gauza ikasi dituzte aste hauetan.
BATXI 1eko Arte Hezkuntzako ikasleek bisita berezia izan dute.
Azaroaren 15ean, larunbatean, egingo dugu, goizez.