Skip to main content

Armentia Ikastolak komunikazio teknikaria kontratatuko du.

Armentia Ikastolak gure komunikazioaz arduratuko den pertsona kontratatu nahi du. Ikastolaren balio eta proiektuarekin bat egiten duen pertsona bilatzen dugu. Taldean aritzeko gaitasuna eta gogoa daukana.

 

FUNTZIOAK

  • Komunikazio-estrategia diseinatzea
  • Kanpo-komunikazioa lantzea Ikastolaren posizionamendua indartzeko 
  • Barne-komunikazioa lantzea 
  • Sare sozialak elikatzea 
  • Euskarriak diseinatzea 
  • Asteko buletina argitaratzea 
  • Webgunea elikatzea 
  • Sor daitezkeen komunikazioaren inguruko beste eginkizun batzuk

 

ESKAINTZA

  • Lanaldi erdia, osora pasatzeko aukerarekin. Urtean 792,5 ordu lanaldi erdian.         
  • Soldata:. 1.186,69€/ gordin hilean, lanaldi erdian 
  • Armentia Ikastolako lan-egutegia
  • Ekainean lanean hastea.

 

PROFILA

Ezinbestean,

  • Komunikazioko adarren batean graduatua izatea 
  • Euskara-maila altua. Gutxienez, EGA-C1 edo baliokidea izatea 
  • Egoki idazteko gaitasuna izatea

 

BALORATUKO DA

  • Gasteiz ezagutzea 
  • Ikastolak ezagutzea 
  • Komunikabideekin aritzeko gaitasuna eta ezagutza izatea 
  • Sare sozialetan trebezia izatea
  • Komunikazioaren inguruko bestelako ezagutzak izatea
  • Esperientzia antzeko lanetan 
  • Diseinu grafikoko tresnak erabiltzen jakitea

 

KONTRATAZIOA

  • Bidali kurrikuluma armentia@ikastola.eus helbidera maiatzaren 20a baino lehen.    
  • Jasotako kurrikulumen artean elkarrizketa eta idatzizko proba praktikoa egiteko hautagaiak aukeratuko dira.
  • Hautatutako nahiz baztertutako hautagaiei jakinaraziko zaie hartutako erabakia.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.