Skip to main content

Arratsaldeetan patioa irekiko dugu

Azken bi urteetan itxita egon da patioa eskola-orduz kanpo. Datorren astelehenetik aurrera irekita egongo da 16:45etatik 18:30etara.

Sarrera HH3-HH4ko atetik izango da.

Badakigu familia askorentzat garrantzitsua dela arratsaldeetan, tarte batean, patioan egoteko aukera izatea eta hori ahalbidetu nahi du Ikastolak.

Horretarako, ezinbestekoa da patioaren erabilera zuzena egitea guztiok. Hau da, garbitasuna mantentzea, bertako materiala zaintzea eta umeak bakarrik ez uztea. Bestalde, gogoratu ezin dela Ikastolako korridoreetan egon.

Azkenik, gogoratu ordutegi horretan eskolaz kanpoko ekintzak daudela patioan eta bertako instalazioetan eta horiek lehentasuna dutela.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.