Skip to main content

ALTXA BURUAren I. Topaketak

Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.

Irudia
ALTXA BURUA LOGOA

Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso-taldeek osatzen dute Altxa Burua mugimendua. Armentia ikastolan ere zenbait gurasok, kezka hori oinarri, iaz abian jarri zuten Altxa Burua taldea, eta, ordutik, hainbat jardun egin izan dute, bereziki sakelako telefonoen eta antzeko gailuen erabilera atzeratzeko. 

Ekainean, Armentia Ikastolako Kontseilu Errektoreak aho batez onartu zuen Ikastolako taldea Altxa Burua mugimenduko kide izatea, eta, beraz, beste hainbat herritako taldeekin aritzen gara.

Horren karira, Altxa Burua mugimenduak I. topaketak antolatu ditu urriaren 25erako Eibarko Hezkuntza Esparruan. Hona hemen programa:

  • 10:00 - 11:00 Hitzaldia: Francisco Villar
  • 11:00 - 11:30 Hezkuntza digitalizazioaren markoa
  • 11:30 – 11:45 Altxa Burua antolaketa
  • 11:45 – 12:00 Atsedenaldia
  • 12:00 – 12:15 Oinarrizko baliabideak
  • 12:15 – 12:30 Gizarteratzeko proposamenak
  • 12:30 – 13:45 Bakarrizketak

Euskara/gaztelania bat-bateko interpretazioa egongo da, baina zeinek bere mugikorra eta aurikularrak eraman beharko ditu.

Azken albisteak

Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.
Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako