Skip to main content

Gure Haurrak Ere Badira: argazkia egingo dugu datorren astean

Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Irudia
GureHaurrakIKAS

Datorren asteartean, urriak 21, Gure Haurrak Ere Badira ekimenaren harira, argazkia egingo dugu ikastolako patio gorrian, 16:30ean. Animatu eta etor zaitezte gurekin batera!

 

Bide batez, gogoratu nahi dizuegu egitasmoak elkartasun ekimena eta manifestazio nazionala egingo duela urriaren 25ean, Bilbon.

 

Egun horretan zehar, elkartasun ekintza eta jarduera bereziak izango dira, eta arratsaldean, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazio nazionala.

 

Ikastolen komunitate osoa gonbidatuta dago haur palestinarren aldeko elkartasuna adieraztera, zapatak ikur gisa erabiliz eta Gure Haurrak ere Badira kamiseta jantzita.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.