Skip to main content

Datorren ostiralean inauteriak ospatzeko dantzaldia izango dugu ikastolan

Hurrengo ostiralean, otsailak 25, Armentxok antolatutako dantzaldia izango dugu ikastolan. DJ Kaktus izango da gurekin 17:00tan hasiko den inauteri festan. Eguraldiaren arabera, ikastolako patioan edo Txantxalekun egingo dugu.  

Umeak mozorrotuta egongo dira eta guraso eta heldu guztiak ere mozorrotuta etortzera animatu nahi ditugu. Animatu zaitez eta goazen denok inauteriak ospatzera!

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.