Skip to main content

OIHANA AREJOLALEIBA – Arlo ekonomikoko eta Giza Baliabideen arduraduna

Zein da zure egitekoa Ikastolan?
Ni ikastolako arlo ekonomikoko eta Giza Baliabideen kudeaketaz arduratzen naiz. Alde batetik, ikastolak jasotzen dituen diru-laguntza nahiz gainerako sarrera eta gastuak kontrolatu eta kontabilizatzen ditut, ikastolaren egoera ekonomikoa aztertzen dut, horretan laguntzeko tresnak ahalbidetuz. Bestetik, bertako langileen nomina eta gizarte segurantzak kudeatzen ditut.

Armentia Ikastolari buruz gauza bakarra aipatu beharko bazenu, zein litzateke? Zergatik?
Nik ikastolak bere ikasle eta familiekin duen gertutasuna aipatuko nuke. Nahiz eta ikastola nahiko handia izan, gure irakasleek ikasleekin duten harremana oso gertukoa da, bakoitzaren egoeraz arduratzen direlarik. Bazkide diren familiekin ere harreman berdina mantentzen saiatzen gara, eskabide guztiak entzun eta kontutan izaten ditugularik.

Zelan ikusten duzu etorkizuneko Armentia Ikastola?
Armentia ikastola etorkizunean momentuko egoerara eta baldintzetara egokitutako ikastola bezala ikusten dut. Aspektu horretan lanketa garrantzitsua egiten du ikastolak eta hobetu, egokitu edo bertako familien eta ikasleen beharretara egokitzeko ahalegina etengabea izan da beti, hasi proiektu pedagogikoetatik eta baita ikastolako zenbait zerbitzu eta instalazioetan ere.

Azken albisteak

Dena prest daukagu heldu den ekainaren 15ean Araba  Euskaraz Eguna ospatzeko. Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatu gura genuen aurten ere, baina ezin izan dugu.
Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.
HH5ekoak gorputza nolakoa den ikasten ari direla aprobetxatu eta saio interesgarria eskaini die.
Jakingo duzuen bezala, Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herri mailan jardun burutu ditu ikasturte honetan zehar, Palestinako haurrei elkartasuna agertzeko: Gasteizko legebi