Skip to main content

LH 6ko ikasleek Gasteizko udaletxea bisitatu dute

Azken bi asteetan LH 6ko ikasleek Gasteizko udaletxea bisitatu dute, bere sekretu guztiak ezagutu nahian. Bisita hauen helburua Udala hobeto ezagutzea da: nola jaio zen, non dauden bere eraikin nagusiak, zer eginkizun dituen eta zer zerbitzu eskaintzen dituen.  Jarduerak hiru zati ditu: ibilbide bat gertuko hainbat toki eta zerbitzu ezagutzeko; Udaletxe barruko bisita; eta osoko bilkura baten simulazioa. 

Bisita hauen bitartez gizalegea, prestakuntza eta nortasuna bezalako balioak landu nahi dira, eta Udaleko arduradunek Armentia Ikastolako ikasleekin egin zuten lanketa honako hau izan zen: 

  • Udal erakundearen jatorria, gaur egungo antolakuntza eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutaraztea.
  • Udaletxeko aretoak ezagutzea eta dituzten funtzioak azaltzea.
  • Ikasleek historia- eta arte- ondarea baloratzea eta hauekiko errespetuzko jarrera bultatzea.
  • Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea. Hartara, hiriak eskaintzen dizkigun baliabide eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko behar den informazioa ematen zaie ikasleei.
  • Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikusaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Aipatu behar da, bisitak izan zuela bere kutsu ludikoa ere eta ikasleek primeran pasatu zutela.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.