Skip to main content

Ezagutzen duzu Gurasoen Euskara Taldea?

Pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, aurretik ikastolan martxan zeuden talde askori heldu zaie berriz ere. Horietariko bat Euskara taldea da, horretan lan egiteko izena eman genuen gurasoen artean sortutako taldea, hain zuzen ere. 

Gure ikastolako hezkuntza proiektuaren ardatza Euskara den heinean, honen egoera eta “osasunaren” inguruko ardurak bultzatzen gaitu lan honetan jardutera. 

Gure helburua ikastolan euskararen presentzia areagotzea da, ikastola euskararen arnasgune bihurtu arte, bai eskola orduetan bai familien arteko harremanetan euskaraz bizitzeko grina senti dadin. 

Eta lanean hasi gara, indartsu, gogotsu. Hasierako elkar ezagutza prozesu baten ondoren, gure lan ildoak definitu ditugu. Alde batetik, ikastolarekin batera arlo akademikoari dagozkionak, bestetik gure mezua zabaltzeko hastapenak ate irekietan eman genituen eta hemendik aurrera familien esparruan sakontzen hasiko gara. Laster gure berri izango duzue!

Gurekin bat egin edo kontaktuan jarri nahi baduzue, hemen gure helbidea: 

gurasoakeuskaraz@armentiaikastola.eus

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kursäalen.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.