Skip to main content

Armentia Ikastolak antolatutako hitzaldi zikloari amaiera emango zaio datorren astean

6 hitzaldi izan dira guztira eta orain arte egindakoek gurasoen interesa piztu dute guraso eta seme-alaben arteko eguneroko harremanetan garrantzitsuak diren hainbat gai landu diren heinean. 

Datorren astean amaiera emango zaio hitzaldi zikloari, eta beste hitzaldi guztietan bezala,  aldi bereko itzulpen sistema eta zaintza zerbitzua egongo da.

  • Otsailak 9: BELDURRAK HAURTZAROAN. (HH) Nerea Salsamendi. 
  • Otsailak 10: GAZTEAK: SARE SOZIALAK ETA PANTAILAK. (BH). (Miren Ros).

Azkenik esan, bertan behera gelditu zen NOLA JARRI MUGAK hitzaldirako egun berria adosten ari garela hizlariarekin eta laister jakinaraziko dizuegula.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.