Skip to main content

Jull kanpaina martxan!

Osatzen dugun liburutegi txiki horrekin "mailegu eta trukaketa" prozesua martxan jartzen dugu: astero umeek liburu ezberdin bat aukeratu, eta etxera eramaten dute, bertan irakurtzeko. Irakurri ahala liburuak gelara bueltatzen dira, eta astero dinamika errepikatzen da, beti liburu ezberdin batekin. 

Dinamika arrakastatsua izan dadin gurasoen parte hartzea oso garrantzitsua da: alde batetik liburuen joan-etorria zaintzeko, eta bestetik umeekin irakurzaletasuna sustatu dezaketelako. Orokorrean, umeek oso gustura hartzen duten dinamika da, eta ikastolatik oso modu positiboan baloratzen dugu.  Ekimena urtarriletik maiatzera luzatuko da. 

-Ipuina aukeratzeko unean, hurrengo baldintzak hartuko ditugu kontuan:

  • Euskaraz izan dadila eta haurraren adinarentzat egokia.
  • Ahal den neurrian gaur egungoa izan dadila, edo behintzat nahiko berria, umeentzat erakargarria izan dadin. 
  • Umeen gustuak kontuan hartzen ditugu, jakina!

Azken albisteak

Egizu eskaera azaroaren 4a baino lehen.
Indartu euskara Agerrean! Eskatu zure saskia azaroaren 12a baino lehen!
Bizpahiru urtez bikote bera izango dute, euskarazko harremana sustatzeko.
Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!