Skip to main content

Euskal pilota topaketa data aldaketa! Otsailak 20.

Assa Ikastolan Covid-19aren eraginez bizi dugun egoera ikusita, Euskal Pilota Topaketa atzeratzea erabaki dugu. Barkatu eragozpenak.

*Emandako izenak data berrirako baliozkoak izango dira. Izen ematea otsailak 17 arte irekita egongo da.

Araba Euskaraz eta Assa Ikastolatik, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin elkarlanean, pilota kirolaz gozatu ahal izateko ekitaldiz beteriko goiza antolatu dugu otsailak 20an, Lapuebla Labarkako pilotalekuan.

6 eta 8 urte bitarteko haurrek tailerretan parte hartu ahal izango dute, 9 eta 12 urte bitartekoek jolasetan, horrez gain, publiko guztiarentzat pilota partidak eta erakusketa bat izango ditugu.

Tailer eta jolasetan parte hartzeko otsailaren 17a baino lehen www.arabaeuskaraz.eus webgunean eman behar da izena.

Data horretan indarrean dauden Covid-19ari aurre egiteko neurriak hartuko dira.

Zatozte ondo pasatzera, zuen zain gaude!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.