Skip to main content

Aurten ere kalera aterako gara Santa Ageda bezpera ospatzera

Datorren ostiralean, hilak 4, 16:45ak aldera abiatuko gara ikastolatik kantuan eta kalejiran Ariznabarra eta Zabalganako kaleetan zehar. Auzo Elkartearen eskutik antolatzen den eta Ikastolan Armentxok bideratzen duen ekintza honetan, auzoko gainerako ikastetxeekin Sofia Erregina kaleko Artepe tabernako plazan elkartuko gara, Gasteizko Udalak eskaintzen duen mokadu bat hartuz, jaiari bukaera emateko.

Beraz, eztarria argitu, makilak prestatu, eta gogoz etorri denok batera kantatzera. Bizitzen ari garen pandemia egoera ahaztu gabe, goazen denok gozatzera!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA