Skip to main content

Kuku formazioaren bigarren saioa prest!

Datorren asteartea hilak 25 arratsaldeko 17:30etan KUKU! Familia eskolako bigarren saioa egitera goaz. Lehen saiorako izen eman zuten guraso guztiei guk geuk helaraziko diegu informazioa baina guraso berriren batek interesa balu, eskertuko genizueke izen emateko formulario honen lotura luzatzea ( soilik berriei): KUKU FAMILIA ESKOLA lotura

KUKU programa Haur hezkuntzan ahozkotasuna eta oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza programa bat da. Norberaren emozioak kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko. Programaren lanketak pertsonaren garapen osoan laguntzen du, hori baita hezkuntzaren helburu nagusia eta, beraz, emozionalki adimentsuak diren haurrak prestatzea.

Horrela aurkezten dute antolatzaileek saioa: “Eta emozioak etxean nola? Emozioak garatzen eta lantzen diren lehen testuingurua familia da eta gurasoak erreferente garen heinean, haurren eredu bilakatzen gara baita emozioen kudeaketan ere. Horregatik, guzti honek duen garrantzia ikusita, urtean zehar 3 hizketaldiz osatutako guraso eskola egingo da. Familia eta etxeko testuinguruan kokatutako hizketaldiak. Lehenengoa Beldurra eta Tristura lantzeko, bigarrena Poza eta Sorpresa eta hirugarrena eta azkena, Nazka eta Haserrea”.


 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.