Skip to main content

Ate irekien jardunaldiak aho zapore atsegina utzi zien familiei eta antolatzaileei

Zailtasunak zailtasun, egun eder eta arrakastatsua izan zen bai guraso eta bai antolatzaileentzat. Kontseilu Errektoreko kideak, Armentxo Gurasoen Elkarteko partaideak, Gurasoen Euskara Taldeko kideak eta Ikastolako langileak elkarlanean aritu ziren Ikastolara hurbildu ziren 94 familiei eraikina eta bere sekretu guztiak erakusten, gure hezkuntza proiektuaren eta Ikastolaren izaeraren gako nagusien berri ematen zieten bitartean. 

Hurbildu zen familia kopurua berez adierazgarria bada ere, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Ikastolara etorri ziren guztiei,  are pozgarriagoa izan zen erakutsi zuten jakinmina. Puzzle bateko zatiak bailiran, Txantxalekuan kokatutako erakus-mahaietan ikastolari buruzko informazioa jasotzen zuen orrialde informatiboak banatu ziren, eta mahai guztietatik igaro ondoren informazio guztia osatzeko aukera zeukaten, puzzlea bukatuz. Dinamika horrek aukera eman zien gurasoei Ikastolaren proiektuaren ertz guztiak ezagutu eta horien gaineko galderak egin eta zalantzak argitzeko. Gogotik baliatu zuten aukera, eta gogotik eskertu zuten antolatzaileek piztutako interesa. 

Ez ahaztu aurre matrikulazio kanpaina zabalik egongo dela urtarrilaren 28ra arte.

Azken albisteak

Dena prest daukagu heldu den ekainaren 15ean Araba  Euskaraz Eguna ospatzeko. Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatu gura genuen aurten ere, baina ezin izan dugu.
Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.
HH5ekoak gorputza nolakoa den ikasten ari direla aprobetxatu eta saio interesgarria eskaini die.
Jakingo duzuen bezala, Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herri mailan jardun burutu ditu ikasturte honetan zehar, Palestinako haurrei elkartasuna agertzeko: Gasteizko legebi