Skip to main content

Aurrematrikulazio kanpaina zabaltzearekin batera ate irekien jardunaldia egingo du bihar Armentia Ikastolak

“Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizunak. Baina badakigu zer etorkizun nahi dugun. Eta, bereziki, badakigu - gure ikasleak nolakoak izatea nahi dugun etorkizunean, Ikastola utzi - eta - munduratzen direnean. Horretarako ari gara hezkuntza eraldatzen, egungo erronkei  erantzuten ; etorkizunari begira, Biharko munduari begira, egungoa hobetzeko, egungo a transformatzeko”.

Lerro hauek ate irekien jardunaldira etorriko diren gurasoei emango zaien txostenetik hartutako daude, eta bertan jasota dago Armentia Ikastolaren filosofia eta lan egiteko moldea. Urtero bezala, urtarrilaren bueltan bete-betean sartuko gara HH1etik DBH4rako aurre matrikulazio-sasoian. Izena emateko epea urtarrilaren 17an hasi eta 28an bukatuko da.

Hainbat ekimen antolatu ditu Ikastolak, eta horien artean ate irekien jardunaldia garrantzitsuenetarako bat da. Ez da betiko formatuan egingo, bisita txandaka egingo bait da, talde txikietan, eta talde bakoitzak bere ordutegia izango du. Instalazioak ezagutu, ikastolari buruzko informazioa jaso, irakasleak ezagutu eta dituzten zalantzak argitzeko balia dezakete eguna hurbiltzen diren gurasoek. Momentuz, 67 familiek eman dute izena. Familiaren batek bihar etortzerik ez balu, badu ikastolarekin harremanetan jartzeko aukera ere, beste egun batean egiteko. 

Bestalde, gaur bertan Argantzon Ikastolako LH6ko ikasleak etorriko dira bisita berezia egitera. Gure ikasleek egingo diete harrera eta erakutsiko diete Ikastola.

Testuinguru honetan,  gonbidapena eta erronka luzatu nahi dizuegu Ikastolako gurasoei ere: ezagunen bat baldin badaukazue seme-alaba matrikulatzeko sasoian esan Armentia Ikastola ezagutzera animatzeko!


 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.