Skip to main content

Ibai Ruiz de Aretxabaleta: “Egunerokotasunetik irteten diren ekintzak dira ikasleek gehien baloratzen dituztenak”.

Zein da zure egitekoa Ikastolan?

Ikastola batek ordu lektiboak oso definituta dauzka, baina Ikastola-egun baten barruan beste hainbat funtzionamendu faktore kontutan izan behar dira: sarrerak-irteerak, garraioa, zaintza, jantokia, garbiketa, ekintzak, txangoak... Hauen guztien gainean egotea eta Ikastolan dagoen 50 begirale baino gehiagoko lantaldea antolatzea da nire ikastolako eguneroko lana.

 

Zer nolako jarduerak antolatzen dituzue?

Ikasle gehien biltzen dituen jarduera jantokia da, egunero ia 500 ikaslek bazkaltzen baitute Ikastolan. Goizeko zaintzara 200 ikasle inguru bertaratzen dira eta gainontzeko zerbitzuak talde txikiagotan antolatzen dira.

 

Zein dira ikasleen artean bereziki preziatuenak diren jarduerak?

Egunerokotasunetik irteten diren ekintzak dira ikasleek gehien baloratzen dituztenak: adibidez, txikiek egiten dituzten pizza-tailerrak, euskararen egunean bertso-eskolako ikasleek antolatzen duten bertso-saioa,... Esango nuke errutinatik ateratzen dena eta planteamendu berritzaileak asko eskertzen dituztela umeek.


 

Azken albisteak

Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.
Euskal artea eta kultura uztartzen dituzten hainbat artelan ikusi dituzte.
Bertsolekuak antolatu dituzte Izaskun Arrue Kulturgunean.
Egun paregabea pasa dugu ikastolan!