Skip to main content

Abian da Guraso Eskola ikastolan

Gure seme-alaben heziketa prozesuan lagungarri izango zaizkigun gaiak landu nahi ditugu eta aurten eztabaidagai izango direnak hauek dira: arauak eta mugak, genero berdintasuna eta rolak, teknologia berriak eta erabilera egokiak, autoestimua, eskola jazarpena, pubertaroa eta nerabezaroa. 

Hurrengo solasaldi-bilera azaroaren 19 izango da, ostiralean, 14:45-16:15 tartean. 

Bestetik, aipagarria da aurten, lehenengoz, Guraso Eskola euskaraz izatea erabaki genuela izena eman genuen ia guraso guztiok.

Gogoratu edozein momentutan batu zaitezkeela taldera Armentxoren postara idatziz: armentxo@armentiaikastola.eus.


 

Azken albisteak

Sekulako giroa izan dugu ikastolan!
Antolakuntzan laguntzeko prest bazaude, eman izena galdetegian.