Skip to main content

Irati Salazar eta Ander Gonzalez de Mataucok eserlekuak egin dituzte sarreran.

Eurekin hitz egin dugu asmoaren berri eman diezaguten: "Orain dela bi urte egurrezko kutxatillak egin genituen 2 urteko gelan eta, aurten, kasillero berdinak egin ditugu urtebetekoen gelarako, eta espazioa ere bagenuenez, eserleku horiek egin ditugu txoko polit eta goxoagoa bilakatzeko intentzioz. Hain txikiak direnean, batzuetan, ikastolara etortzea kostatzen zaie (are gehiago egokitzapenean zehar) eta horrelako gauzak eginez, uste dugu, zeozer berezia ikusita sarrera errazagoa bilaka daitekeela.

Eserlekuok haurrentzako bideratuta daude zuzenean, horregatik paleten altuera oso egokia zela pentsatu genuen, lehen banku sinple batzuk baitzeuden baina txikienentzako ez ziren guztiz egokiak.

DBH-n horrelako eserlekuak dituztela ikusi genuen eta gu ere horiek egitera animatu ginen."

Eskerrik asko bioi hartutako lanengatik! Oso ondo geratu dira!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA