Skip to main content

Errigorako kutxak eskatzeko aukera.

Urtero bezala, dagoeneko martxan dago aurtengo gabonetako Errigorako kanpaina.

Urriaren 23tik azaroaren 10era izango da Errigora gabonetako kanpainaren 2021ko edizioa. Data hauen artean, Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Iaz bezala, 3 saski izango dira aukeran: beltza (klasikoa:55€), berdea (ekologikoa: 65€) eta zuria (berezia: 75€).

Saski hauek erostean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu. Izan ere, saskiek dakartzaten produktuez gozatzeaz gain bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta bestetik, saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu.

Kutxaren bat eskuratu nahi baduzue bete ezazue hurrengo galdetegia azaroaren 10a baino lehen, zenbat kutxa eta ze motatakoak nahi dituzuen zehaztuz.

https://forms.gle/uTDgiuZCogFxg5Qk9

Azken albisteak

Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.
Euskal artea eta kultura uztartzen dituzten hainbat artelan ikusi dituzte.
Bertsolekuak antolatu dituzte Izaskun Arrue Kulturgunean.
Egun paregabea pasa dugu ikastolan!