Skip to main content

Ariznabarrako horma-irudi komunitarioaren sorkuntzan parte hartzen ari da Ikastola.

Ariznabarra auzoan eragile ezberdinen parte hartzeaz, Gizarte Etxeko kalean horma-irudi komunitarioa prestatzen ari dira eta gu ere bertan gaude.

Ikastolako Sanz Leanizbarrutia familia ari da zuzenean parte hartzen auzoko eragile asko dauden bilera horietan, eta Maitane Unanue plastikako irakaslearen eta honek lotutako DBHko ikasle batzuen ekarpenak ere eraman dituzte. Ideiak amankomunean jarri dituzte eta antzerako  lanetan diharduen profesional batekin ari dira horma-irudiari edukia eta forma ematen.

Interesgarria iruditzen bazaizu eta edozein modutan parte hartu nahi baduzu, idatzi Armentxoren postara:

armentxo@armentiaikastola.eus

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.